XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atzo gauean belarretan argi txiki bat ikusi nuen.

Bertara inguratu nintzen eta hura bai zela gauza harrigarria.

Har txiki bat zen, zizarea baino motzagoa, eta ipurdian argi berde polit bat zeukan.

- Ipurtargi bat da, Unai - esan zidan nire aitak.

- Eta zer da hori, aita? - Ipurditik argi egiten duen zomorrotxo bat.

Harriturik begira egon nintzaion.

Bizkor-bizkor zihoan iluntasuna ipurdiarekin argituz.